2012/07/12

Zabalo berriro gurekin, ongi etorri!!!



Herenegun Luis Armando Zabalo “Txetxi” basauriarra libre geratu zen. Zabalo gaueko 22:00ak aldera Murtziako espetxean askatu zuten, espetxe horretara herenegun heldu zen Madrilgo Soto del Real presondegitik. 2004ko ekainean polizia frantzesak atxilotu zuen. La Santé, Fleury Merogis eta Lannmezako kartzeletan egon da gatibu. 2012ko martxoan Frantzian kondena bete zuen eta espainiar estatura entregatua izan zen.

Gaua Murtzian pasatu ondoren atzo arratsaldeko 19:00etan Basaurira heldu zen. Basaurin 200 bat lagunek lehen harrera egin zioten.

Zabalo ongi etorri Basaurira!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario